XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lankidetza eta Legeiztia Europan.Ezagunak dira azken aldiotan Europako Elkartean sarturik dagozan errien artean
Garapena onen ezaugarrien artean, oraingo unean Espainiako legebiltzarrean dagoen
Egitan, aldaketa onegaz, merkatal elkarte geienen araudiak garrantzizko atal batzuk aldatzen ikusiko dabe, Europa guztian indarrean jarriko daben araudiakaz ados etorteko.
Zer gertatuten da ba, lanbazkun elkarteakaz?.
Leen azaldu dogun garapenan sartuteko, alako elkarteen araubideak ba daukoz berezkoak diran arazoak.
Arazo onen artean agirienak: 1. Lankidetzaren araudiak guztiz ezberdiñak dira erri batetik bestera.
Legedi bakoitzak araudi bereziak daukoz eta ez bakarrik atal edo adierazpen batzuk. Ez.
Askotan, oinarrizko adierazpenetan eta egituran nabariak dira desberdintasunak.
2. Lankidetza, ugartetxoetan moduan, emendik eta andik banatuten dira empresetan kokatuten da.
Zaillago izaten jake, beraz, beren artean arremanetan sartutea eta, onuragarri izan ezkero, elkartutea.
Orra or europar legedi baten ezagaitik kezka aundirik ez dagola.
3. Erri bakoitzeko legediak ain ezberdiñak izan ezkero, ez bakarrik legezko oztopoak, banan-banan onuraren aldeko griñak ere menperatu bear dira.
Esate baterako, ba dira, erri baten, Lankidetzaren ohizko araudien kanpo bizi diran lan-bazkunak.
Lan-bazkun orren elburua edozein lege barri batek beren egoera berezi eta ohituraz kanporekin ez bukatzean datza.
Ortik dator, ba, edozein legedi barriarekiko lan-bazkun orrein uste txarra.
Alan da guztiz, onura andiko lorpena izango litzake guretzako Europa guztian ezaguna eta onartuta den lege barri bat ateratutea.
Erne ibilli bear gara, beraz, elburu onen atzetik.
Europa maillan indarrean sartuko dan lege barri bat, aukera ezin obea izango jaku be, oraingo Lankidetzaren Legedia landu eta obetuteko.